![](/wp-content/uploads/2023/09/FSG.jpeg)
Francis Scott Fitzgerald
San Paul, Estatu Batuak, 1896
Idazlea, eleberrigilea, ipuingilea eta gidoilaria izan zen. Bere bizitzan zehar eskola askotan ikasi zuen; hala nola, Holy Angels Convent, Nardin Academy, Saint Paul Academy eta Newman School. Gainera, Princeton unibertsitatean sartzea lortu zuen baina ez zituen ikasketak bukatu.
Fitzgerald oso pertsona garrantzitsua izan zen mugimendu modernistan, instituzio eta balore tradizionalak ukatu eta garai hartan onartutako ideien kontra (maitasunean, poztasunean, arrakastan) egiten zuten satirak idatzi zituen eta. Horiek horrela, landu zituen gaien artean, handinahia eta galera, diziplina norberaren bihozberatasunaren aurka, maitasuna eta erromantzea, eta dirua eta klasea aurki daitezke.
Bere lan nabarmenenei dagokienez, The Great Gatsby –Gatsby Handia–, Tender Is the Night edo This Sight of Paradise aipa daitezke. Azkenik, azpimarragarria da bizitzan zehar ez zuela saririk jaso. Hala ere, hil ostean bere lanei duten garrantzia ematen hasi zitzaien eta 2009tik New Jerseyko ospe aretoaren –New Jersey Hall of Fame– parte da, Artea eta entretenimendua kategorian.