Fernando Pessoa

Fernando Pessoa

Lisboa, 1888

Poeta portugaldarra da eta XX. mendeko garrantzitsuenetarikotzat hartzen da. Portugalen jaio arren, bere haurtzaroa Hego Afrikako Errepublikan igaro zuen. Bertan, 1901ean Merkataritza Eskolan izena eman zuen. 1905ean Portugalera itzuli zen eta urte bat geroago, Letretako goi mailako kurtsoa hasi zuen Lisboako Unibertsitatean, baina ez zuen bukatu.

Ingelesez idazten hasi zen baina 1908tik aurrera portugaldarrarekiko jakinmina piztu zitzaion. Pessoa abangoardia mugimenduak Portugalen sartzen aitzindari izan zen. Izan ere, pertsonaia ezberdinak sortu zituen bere heteronimoen bidez; hots, izaera poetiko osatuak, datu faltsuak dituztenak baina egi bihurtzen direnak idazlearen manifestazioaren bidez. Gai subjektiboak eta heteronomia lantzen dituenez, autore erabat misteriotsua da.

Bere lanen artean, I. Poesías (1942) eta II. Poesías (1944) daude poesiari dagokionez eta Livro do Desassossego (1982) saiakerari dagokionez, beste batzuen artean. Ingeles estiloko Erregina Victoria izeneko saria jaso zuen Lurmutur Hiriko Unibertsitatean. 1987an Pessoa Saria sortu zen, urtero Portugaleko pertsona bati ematen zaiona zientzian, artean edo literaturan egindako ekarpenagatik.