Emilio Salgari
Lonbardia, Italia, 1862
Emilio Carlo Giuseppe Maria Salgari, Emilio Salgari deituraz ezaguna, idazlea, itsasgizona eta kazetaria izan zen. Abentura-nobelak idatzi zituen hainbat toki exotikotan girotuak, hala nola Malaysian, Ozeano Barean, Australiako oihanetan eta itsaso artikoetan. Salgarik sortutako milioika pertsonaien artean entsutetsuenak Sandokan pirata eta Kortsario Beltza izan ziren.
Laurogeita lau eleberri eta zehaztu ezin diren ipuin-kopuru bat idatzi zituen. Salgariren lehen argitalpena I selvaggi della Papuasia kontakizun laburra izan zen, 1883ko uztailetik aurrera Milango La Valigia egunkarian agertu zena. Salgarik idatzitako eleberri batzuk elkarrekin lotuta daude, eta narrazio-ziklo luzeak osatzen dituzte besteak beste Malasiako piraten zikloa, 11 eleberriz osatutako zikloa baita. Lehenengoa Mompracemeko tigreak (Los tigres de Mompracem, 1896) eta azkena Yañezen Mendekua (El desquite de Yañez, 1913). Suizidioek berebiziko garrantzia izan zuten honen bizitzan, izan ere, 1889an bere buruaz beste egin zuen Salgariren aitak, eta familiako suizidio-kate bateko lehena izan zen, besteak beste, idazleak ere 1991an bere buruaz beste egin zuen.