Eduardo Galeano

Eduardo Galeano

Montevideo, 1940

Besteak beste, idazlea eta kazetaria izan zen. El Sol astekarian marrazki eta karikatura politikoak argitaratuz hasi zen kazetaritzan. Horrez gain, bankuko kutxazain, kobratzaile, mezulari, peoi eta takigrafo bezala ere egin zuen lan. 1960an, Marcha aldezkariko erredaktore buru izendatu zuten.

Bere lanei dagokienez, normalean ipuina, kazetaritza eta kronika jorratzen zituen, eta hori guztia politikari, ekonomiari eta giza eskubideei buruzko hausnarketa edo kritika egiteko erabiltzen zuen, Latinoamerikako herrialdeen egoera azpimarratuz. Las venas abiertas de América Latina (1971) argitaratu zuen, hainbat belaunaldi markatu zituen liburua, eta Uruguai, Argentina eta Txileko diktadura militarrek zentsuratu zutena. Geroago, Videlaren diktaduraren ondorioz, Espainian erbesteratu zen, eta han Memoria del fuego (1986) idatzi zuen.

Eduardo Galeano Latinoamerikako idazle eta poeta handienetako bat izan zen. Horrexegatik, bere lanak hogei hizkuntzatara itzuli dira eta hainbat sari irabazi ditu, hala nola “Casa de las Américas” saria, Uruguaiko Kultura Ministerioaren saria eta Danimarkako editoreen “Aloa” saria.