Danele Sarriugarte

Danele Sarriugarte

Elgoibar, 1989

Danele Sarriugartek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Itzulpengintzako eta Interpretazioko ikasketak egin zituen. Hortaz, gipuzkoar idazle, itzultzaile, literatura kritikaria eta kazetaria da. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egin ditu. Bestalde, masterrari dagokionez, Bartzelonan Literatura Konparatuko masterra egin du. Atzerriko unibertsitateetan ere eman ditu hainbat bolada, Alemanian eta AEBetan, hain zuzen ere.

Bere lanik garrantzitsuena Erraiak eleberria izan zen, 2014an izen horrekin argitaratu zena, 2014an argitaratua. Hala eta guztiz ere, 2012an Mamuak izenarekin Igartza Saria irabazi zuen Erraiak eleberriaren proiektu hori aurkeztu zuelako. Horrez gain, eleberri honengatik Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak Zilarrezko Euskadi saria eman zion eleberri honengatik. Eleberria bikote baten harremanetan gertatzen den hausturari buruz doa eta honek bere ingurunean edo giroan eragindako hausturak ere azaltzen ditu. Azkenik, aipatzekoa da teorilari feministen hainbat artikulu itzuli dituela eta prentsan (Deia eta Berria egunkarietan) kolaboratzen duela.