Chimamanda Ngozi Adichie

Chimamanda Ngozi Adichie

Nigeria, 1977

Adichie 1977ko irailaren 15ean jaio zen Nigeriar dramagile eta idazle feminista da. Hainbat gradu ikasi zituen: Medikuntza eta Farmazia, Komunikazioa eta Zientzia Politikoak. Easterneko Unibertsitatetik summa cum laude graduatu zen 2001ean. Idazketa Sortzailean maisutza ere egin zuen Johns Hopkins Unibertsitatean.

Bere obretan jorratzen dituen gai nagusiak honakoak dira: feminismoa, immigrazioa eta arraza-problematika. Adichiek prosa erakargarri baten bitartez lantzen ditu gai horiek. Obra askoren idazle bada ere, bere obra ezagunenetako batzuk We All Should Be Feminist, Americanah eta Jumping Monkey Hill dira.

Hainbat sariren irabazle ere izan da, hala nola, O. Henry Prize saria 2003an edo Orange Fikzio Saria 2007an, beste batzuen artean.