David Boulter

David Boulter

Nottingham (Ingalaterra), 1965

Bere jaioterrian sortutako Tindersitcks post-rock taldeko kidea da. 1990. urtean Londresera joan zen bizitzera Stuart Staplesekin batera. 1998. urtetik Pragan bizi da.

Boulterrek teklatuak eta perkusio instrumentuak jotzen ditu, organoa eta akordeoia, hain zuzen. Musika talde honen kide da sortu zenetik, hau da, 1991. urtetik. Nahiz eta 2003an taldea banatu, gaur egun berriz ere elkarrekin jotzen dute Europan zehar. Lan asko argitara eman dituen taldea da hau, kontzertu asko emateaz gain, diska asko plazaratu baitituzte, eta filmentzako soinu bandak ere egiten dituzte.

Txikitatik telebista, film eta musika zalea da Boulter. Artista britainiaren arabera, soinu banda edo kanta egoki bat pertsonaia bat bilakatzen da. Identitate propioa duela, ez dela ekintzari emozioa gehitzeko tresna soil bat argudiatzen du. Horrekin lotuta bi ipuin ditu, Nire arreba eta Txokolatea. Bi lan horiek narrazioan murgiltzeaz gain musikan ere murgiltzen dira. Bertan baxuak, bateriak edota ehundura psikodelikoak entzun daitezke, eta bi istorioetan Staples eta Boulter artisten ahotsek istorioen berri ematen diote irakurleari. [Unai Ibarluzea Irusta]