Bizenta Mogel
Azkoitia, 1782
Oso gazteak zirela umezurtz geratu ziren bera eta Juan Jose anaia. Beraz, Markinara (Bizkaia) joan ziren bizitzera, beren osaba Joan Antonio Mogel apaiz idazlearen etxera.
Osabak, Juan Antonio Mogelek, Peru Abarkaren egileak, euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion Bizentari. Garai hartako emakume batentzat erabat ezohikoa zen jakintza akademikoa lortu zuen.
Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen eta 1804an argitaratu zen. Gipuzkera idatzita dago eta Esoporen latinezko berrogeitamar alegia daude itzulita edo egokituta prosaz. Alegia hauen ondoren, Bizentaren osabaren bertsoz jarritako beste zortzi datoz. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, bere esanetan, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko asmoz.