Bilintx

Bilintx

Donostia, 1831

Izan ere, urte horretan, San Sebastian egunez karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zen bere leihotik eta zangoak moztu behar izan zizkioten. Sei hilabete pasa behar izan zituen minari eutsi ezinik, euskal foruak baliogabetu zituzten egunean bertan hil zen arte.

Bi gaitzizen nagusi izan ditu bere bizitzan zehar: bata “Bilintx”, ezizen artistikoa, eta bestea “Moko”. Dirudienez, umetan izan zituen ezbehar batzuen ondorioz sudurra desitxuratuta geratu zitzaion eta hortik zetorkion “Moko” edo “Indalezio Moko” goitizena.

Ogibidez arotza eta Donostiako Antzoki Zaharreko atezaina zen, baina poesiak eta bertsogintzak bihurtu zuten entzute handiko gizon. Baserri munduko kontuak alde batera utzita, Bilintx poeta erromantikoa zela esan genezake. Tragediak baztertu eta umorez zipriztintzen zituen bere hitzak. Pentsaera liberalekoa zen eta Donostiako liberalen laugarren batailoian borrokatu zen Hirugarren Karlistaldian, karlistek hiria inguratuta zutenean.

Bilintxen lanak 1911n argitaratu ziren Euskal-Esnalea elkartearen eskutik. Bere lanen zerrenda luze bat idatz badaiteke ere, ezagunenetariko batzuk Behin batean Loiolan eta Kontzezirentzat izango lirateke.