BERTOL ARRIETA
Zarautz, 1975
Bertol Arrieta 1975eko ekainaren 2an Zarautzen jaio zen. Informatika ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hala ere, bere gaur egungo jardun nagusia ikus-entzunezkoetan eta idazketan gauzatzen du. Izan ere, idazle, gidoilari eta zinemagile lanetan aritzen da.
Abiatzea da zailena lana Arrietaren obretan
lehenetarikoa izan zen eta, ordutik, beste hainbat idatzi
osatu ditu; batik bat: ipuinak, eleberriak, haur eta
gazteentzako literatura, komikiak eta antzerkiak. Bertol Arrietak bizitzaren xehetasunak, maitasuna, desira, identitatea eta krisi existentzialak jorratzen ditu ditu bere lanetako istorioen bitartez. Autorearen estiloa bereizgarria dela esan daiteke, sarri umorea eta malenkonia uztartzen baititu. Gainera, erotismo finduak eta gertuko pertsonaiak txertatzen ditu bizitzako gogoetak sustatuz.
Arrietak sari ugari jaso ditu, tartean, eta adibide gisa, Donostiako Kutxa Literatur Saria (2003), Caja Vital – Taller Apota gidoi saria (2007), Lekeitioko Euskal Zine Bileran gidoi profesional onenaren saria (2017), Ignacio Aldecoa Ipuin Saria (2018), Café Bar Bilbao Antzerki Laburraren Saria (2021) eta bi aldiz Juul Saria.


