Gari Berasaluze

Gari Berasaluze

Getaria, 1975

Filologia ikasi bazuen ere, kazetaritzan eta liburugintzan aritu da batez ere lanean urte askoan.

Belaunaldi jakin bateko partaide da: 90eko hamarkadako Urruzuno lehiaketako irabazleak, Lubaki Banda, Vladimir Brigadak…

Garai batean, Euskaldunon Egunkariako literatur gehigarriaren arduraduna izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen 1998an.

1996. urtean plazaratu zuen lehen poema liburua: Azaro urrunetako intifadak. Harrezkero, haur literatura (Bobbyren hauspoa, 1999; Tulipa gorriak, 2002; Elurra ezin da erosi, 2007), biografia (Elkano, itsasoak emandako bizitza, 2008) zein saiakera (Elaia, glutenik ez duen kolorea, 2010; Kalaportutik, 2017) landu izan ditu.

Itzultzaile gisa, Fidel Castroren, Marcos komandanteordearen eta Giannis Varufakisen lanak euskaratu izan ditu.

Gaur egun, komunikazio instituzionalean aritzen da lanean, kazetaritza, diseinua eta sare bideak uztartuz.