Avel.lí Artís-Gener

Avel.lí Artís-Gener

Bartzelona (Katalunia), 1912

Kazetaria, karikaturagilea, eszenografoa, zuzentzailea, itzultzailea eta πidazlea: nobela, narratiba, antzerkia, memoriak eta erreportaje asko idatzi zituen. 16 urte zeuzkala hasi zen karikaturak egiten, adibidez El Be Negre eta beste askotan. 1936an L’Esquella de la Torratxa aldizkari humorezkoan zuzentzaile izan zen, Pere Caldersekin batera.

Espainiako gerra zibila hasi orduko alde egin zuen FAIk heriotza-mehatxuak eginda. Laster itzuli eta Armada Errepublikanoan parte hartu zuen. Gerra bukatu ondoren, berriz, Mexikora exiliatu zen, non 25 urte egin zituen, 1965ean Catalunyara itzuli zen arte. Exilioan idatzi zuen Paraules d’Opoton el Vell, bere nobela ezagunena, kultura prekolonbinoaz maiteminduta.

Avui, El Periódico, L’Avenç, Serra d’Or, Catalunya Informació, La Vanguardia eta beste hainbestetan parte hartu zuen, idazle eta karikaturagile bezala. Idazle izateaz aparte Kataluniaren eta katalanaren aldeko borrokalari sutsua izan zen.

Itzultzaile bezala, T. Capote, JL. Borges, García Márquez, M. Yourcenar, katalanera itzuli zituen, besteak beste.

Idazle bezala, berriz, hauek ditu obra ezagunenak, Opoton-ez gain:
556 Brigada Mixta, Prohibida l’evasió, Ciris trencats, Viure i veure (memoriak), L’enquesta del Canal 4.

Sari askoren artean Creu de Sant Jordi (1988) eta Premi d’Honor de les Lletres Catalanes (1997) jaso zituen.