Arrate Egaña
Errenteria, 1963
Filoligia Hispanikoan lizentziatua eta gidoigintzako ikasketak burutu ditu. Hainbat urtez, Bigarren hezkuntzako hamaika institututan irakasle lanetan jardun du eta gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hizkunzta teknikaria da, ISEI erakundean (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea).
Gaztelaniaz argitaratzen hasi zen eta bere lehenengo lanak Angelitos negros eta La visita sarituak izan ziren 1992an Salamancaco Atenea Sariarekin eta Donostia Hiria Sariarekin. 1999an euskaraz lehen aldiz argitaratu zuen: Printzesa puzkertia eta SM Baporearen literatur saria jaso zuen. Horren ondoren euskaraz argitaratzen jarraitu zuen: Kixmi elurpean (2005), Hizkuntza sekretuak (2008), Giltza (2011), Paradisua, (2012) eta Simon ipuinen munduan (2013), besteak beste. Literatura sari batzuk ere jaso ditu: Erraxope Elkarteko Saria (2000), Emakumeak Kontari (2002), Lizardi Sariarekin (2011), Kutxa Literatur Saria (2012), Gabriel Aresti Saria (2013)…
Gazte eta haur literaturez gain, helduentzako nobelak ere argitaratu ditu, hala nola, Paradisua (2012). Hainbat gairen inguruan idatzi du; besteak beste, nerabezaroko kezka eta arazoak, zorionaren bilatzea, familia, gaur egungo eskola, etorkinak, etab.