Andoni Arenaza Albizua
Bilbo, 1960
Bilbon jaio arren, santurtziar gasteiztartuatzat du bere burua. Deustuko Unibertsitatetik Geografia eta Historian lizentziatua da. Lanbidez irakasle, egun Bilboko Urretxindorra ikastolan ari da.
Sortzaile gisa liburu bat du argitaratua: Kristautasunari azterketa kritiko bat (Gaiak, 2008). Horretaz gainera, ipuingintza eta narrazioa landu ditu, eta alor horietan ondutako ale batzuk sarituak izan dira hainbat lehiaketetan, besteak beste, ondorengook: Debako Tene Lehiaketa (2000), Laudioko Udala XII Ipuin Lehiaketa (Arabako Foru Aldundia. Argitalpenak, 2003), Oñatiko Ipuin Lehiaketa eta Bergarako Amodiozko Gutunen Lehiaketa.