Egileak

Maite Arbonies

Maite Arbonies

Zumarraga, 1989

Arte Ederretan lizentziatu zen 2012. urtean eta masterra dauka Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako irakaskuntzan. Honez gain ikastaro ezberdinak egin ditu, Arteterapia eta Gestalt-arekin zerikusia dutenak.

Sormenerako hezkuntzaren inguruan mugitu da urteetan zehar, emakume taldeei eta haurrei tailerrak eskainiz eskola nahiz kultur guneetan. Sormen udalekuetako antolatzaile eta hezitzaile moduan ere aritu da. Gaur egun, irakaslea da bigarren hezkuntzan, arte plastikoak eta ikus entzunezko kultura arloetan. Ilustrazio mota ezberdinak egiten dituen arren, arkatzez eginiko erretratuak dira bere lanaren oinarria, teknika tradizionalak digitalekin nahasiz.

Emakumea, natura eta kultur aniztasuna dira lantzen dituen gai nagusiak eta Lurretikan erakusketa sortu du Amaia Iturriotz bertsolariarekin batera.

Urretxu Zumarraga Ikastolak argitaratutako Sustraietatik haziz, hezi liburua ilustratu zuen. Honez gain, autoedizioa landu du, haurrentzako Koralaren koloreak ipuina eta Asiara bidai batean sortutako Caracoles y Dragones liburuarekin.

Kartelgintzan ere aritu da. Zumarragako jaietako kartelaren saria jaso du 2010, 2016 eta 2017 urteetan eta xilografia teknikaz eginiko Valparaiso lanarekin saria jaso zuen 2013an.