Arantxa Urretabizkaia
Donostia, 1947
Hamahiru urte zituenean idazkaritza lanbidea ikasi zuen eta hamazazpi urterekin, lan egiten zuen bitartean, erizaintza. Gero, historian lizentziatu zen eta 1977an kazetaritza munduan barneratu zen. Egin, Deia eta Diario Vasco egunkarietan egin zuen lan, beste batzuen artean.
Horrez gain, bere obrak hainbat estilotakoak dira: nobela, poesia, saiakera eta antzerkia. Bere liburu ospetsuenen artean daude, Zergatik Panpox? (1979) emazte abandonatu baten monologoak kontatzen dituena eta Bidean ikasia (1991) euskal feminismoaren inguruan jarduten duena. Urretabizkaiaren testuek identitatearen, hizkuntzaren, memoria historikoaren eta emakumeek izan duten garratziaren inguruan hitz egiten dute.
Gainera, zinema eta telebista gidoilari bezala egin du lan, La fuga de Segovia (1981) pelikulan, adibidez eta epaile izan da Premio Euskadi izeneko programan ere. Ez hori bakarrik, Euskaltzaindiako partaide ere bada.
Hori guztia dela eta, Arantxa Urretabizkaiak hainbat sari irabazi ditu; horien artean, Rosalia de Castro saria 2006an edota Literaturako Euskadi saria 2022an. Arantxa Urretabizkaiaren ekarpena funtsezkoa izan da euskal literaturan, batez ere, emakumeen ahotsa ikusarazteko.


