Egileak

Koldo Almandoz

Koldo Almandoz

Donostia, 1973

Kazetaritza eta ikus-entzunezkoetan lizentziatua. New York Universityko Tisch School zine graduazioa.

Azken 25 urteetan pelikulak zuzendu ditu. Bere lana nazioarteko zinemaldi ugaritan aukeratuak eta sarituak izan dira, besteak beste: Semaine de la Critique Cannes, Rotterdam Film Festival, Donostiako Zinemaldia, Gijón Film Fest Bafici, Festival dei Popoli, FiCali, Teheran,…

The Balde aldizkariko sortzaile eta zuzendaria izan zen 12 urtez (2002-2014), eta baita Iruñako Punto de Vista jaialdiko programatzaile ere (2015-2017).

Bestalde, irrati-fikzio arloan ere aritu da. Horretaz gain, kultur eta arte proiektu ezberdinen sortzaile eta zuzendaria dugu. Egun, zine proiektu berrietan sartuta, eta, tarteka, irakasle dabil.

Filmografia aukeratua: Oreina (90 min), fikzioa (2018), Sipo phantasma (70 min.) (2016), eta ondoko laburmetraiak: Plagan (Kimuak, 2001), Narciso (Kalebegiak, 2016), Hubert Le Blonen azken hegaldia (Kimuak) (2014), Deus et machina (Kimuak) (2012), Ahate pasa (Kimuak) (2007).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.