Alfonso Sastre Salvador

Alfonso Sastre Salvador

Madril, 1926

Alfonso Sastre Salvador 1926an jaio zen, Madrilen, eta 2021ean hil zen, Hondarribian. Ikasketak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan burutu zituen, baina, luzaroan, Hondarribian bizi izan zen bere emaztearekin, Eva Forestekin.

¬Antzerkigilea, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, aktorea eta saiakeragilea izan zen. Izan ere, Sastrek bereziki kritika zein antzerkiak medio, espainiar antzerkigintzaren eraberritzaile handienetako bat izan zen. Hots, Pablo Sastre euskal idazlearen aita da.

Bere ibilbide profesionalean zehar, 47 antzerki obra idatzi zituen, 18 saiakera eta 6 narratiba zein 6 poesia liburu. Autore hau genero artistikoari dagokionez, dramaturgian iaioa zen eta lan garrantzitsuenen artean honakoak ditugu: “Escuadra hacia la muerte: la mordaza” (1953), “Oficio de tinieblas” (1967) edo “El cuervo” (1960).

Momentuz, hark plazaraturiko liburuen artean soilik hiru euskaratuak izan dira. Horietako bi, honakoak izanik: “El circulito de tiza o Historia de una muñeca abandonada” (1962), “Bazterrean utzitako panpinaren ixtoria” gisa euskaratuta 1983an; eta “Alfonso Sastre se suicida” (1997), “Alfonso Sastrek bere buruaz beste egiten du” gisa euskaratuta 2021ean.