
Uxue Alberdi
Elgoibar, 1984
Idazlea eta bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua. Literaturan, helduentzako bi ipuin-liburu (Aulki bat elurretan, Elkar, 2007, eta Euli-giro, Susa, 2013) eta bi nobela (Aulki-jokoa, Elkar, 2009, eta Jenisjoplin, Susa, 2017 –111 Akademiaren saria–) idatzi ditu.
Horrez gain, Kontrako eztarritik (2019) saiakera liburua ere argitaratu du LISIPE bildumaren parte.
Haur literaturan hainbat lan ditu argitaratuak, besteak beste: Zure denboraren truke, Bi kobazulo ipuinak, eta Txikitzenzaretenean eta Besarkada album ilustratuak.
Bertsotan, Ez da kasualitatea eta Kafkaren aulkia emanaldien bultzatzaile izan da. Itzulpengintzan eta literatur taldeak dinamizatzen ere egiten du lan.