Eneko Aizpurua
Lazkao, 1976
Zuzenbidean lizentziaduna da eta lanbidez itzultzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Egun Iruñean bizi da. Aizpuruaren lehenengo argitalpena Fortunaren gurpila izan zen (Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako 2008ko Literatura Lehiaketako bigarren saria narrazio laburren arloan).
Hiru nobela beltz argitaratu ditu Erein argitaletxearen Uzta Gorria sailean: Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016).
2019an, Tene Mujika beka eman zioten Bidasoan gora eleberri proiektuagatik. Itzulpengintzaren arloan, Robert Menasse austriar idazlearen Europar mezularia (Der Europäische Landbote) saiakera euskaratu du (Katakrak, 2017).
Horretaz gainera, zenbait bidaia kronika argitaratu ditu Berria egunkarian, eta Beste Hitzak-Other Words literatura programan hartu du parte.