BOOKTEGIN ARGITARATU
Euskaraz idazten baduzu, eta zure lana ezagutzera eman nahi baduzu, Booktegik zure lana argitaratzeko aukera eskaintzen dizu.
Zure narrazioa, poesia, saiakera edo itzulpena Booktegin plazaratu nahi baduzu, honako hauek dira jarraitzen ditugun irizpideak:
– Euskara zaindua eskatzen diegu argitaratzen ditugun testuei. Eta idazketa zuzenarekin batera, oso garrantzizkoa iruditzen zaigu testuak balizko irakurlearen interesa pizteko modukoak izatea.
– Azala egiteko irudi iradokitzaile bat eskatuko dizugu. Hortik aurrera, azalaren diseinua gure esku geratuko da.
– Txantiloi bat bidaliko dizugu, eta zure testua formatu horretara egokitzea eskatuko dizugu.
– Booktegin bazkidetzea eskatuko dizugu. Ez dugu erakundeen diru laguntzarik jasotzen, eta bazkiden ekarpenei esker estaltzen ditugu egitura gastuak. Hori guztia kontuan izanik, Booktegin argitaratu nahi baduzu, testua info@booktegi.eus -era bidali, eta gogotsu aztertuko dugu zure testua Booktegin plazaratzeko aukera.
Eskerrik asko!