Bloga

20NETOAK – Urtarrilaren 21ean, Usurbilen

2023/12/30

Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: sonet (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren “Pozaren erdia” soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.
Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran eta Maite Larbururen ’20NETOAK’ emanaldia Usurbilgo Sutegin izango dugu urtarrilarean 21ean, 18:00etan. Sarrerak eskurtatzeko, sakatu hemen