Audioa entzun

Audioa deskargatu

  • Formatoa: MP3
  • Pisua: 33.76Mb

Audioa deskargatu

“Menuet” eta “Gaua”

Egilea: Guy de Maupassant

Generoa edo gaia: FANTASIA

Itzultzailea: Josu Zabaleta

Ahotsa: Saioa Gabikagogeaskoa

Edizioa: Saioa Gabikagogeaskoa

Data: 2011-07-25

“Menuet” – Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”.

“Gaua” – Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, paseatzen, edaten ari da jendea. Gizon bat osteratxo bat egitera ateratzen da eta Boulogneko basora abiatzen da lasaitasun bila. Handik ateratzen denean, ordea, Paris erabat bestelakoa da. Hotz egiten du eta Champs-Elysées-etako kafetegiek ez dute ohiko argitasun eta bizitasunik…