ARTHUR CONAN DOYLE

ARTHUR CONAN DOYLE

Edinburgo, 1859

Arthurrek Medikuntza ikasi zuen Edinburgoko Medikuntza Eskola Unibertsitatean eta zirugano izateko masterra eskuratu zuen. Medikuntza gradua amaitzean bere kontsulta ireki zuen, baina paziente gutxi izan zituenez gero, itxi eta istorioak idazten hasi zen.

Doyleren lanik ezagunena, zalantzarik gabe, Sherlock Holmsen abenturak ipuin bilduma izan da. Horrez gain, beste hainbat eleberri eta ipuin argitaratu zituen; Sherlock Holmsi atxikituak, zein ez. Besteak beste: The Memoirs of Sherlock Holmes (‘Sherlock Holmsen memoriak’), The Great Shadow (‘Itzal Handia’), The Great Boer War (‘Boerreko Guda Izugarria’)…

Nahiz eta gaur egun autore oso garrantzitsua izan, ez zuen saririk lortu bere garaian. Gainera, The Hound of the Baskervilles (‘Baskervilletarren zakurra’) eleberriak idazle honen ospea sendotu zuen arren, eleberri horren egiletza eztabaida iturri izan da (plagiotzat jo izan baitute inoiz). Doylek onartu zuen Sherlock Holmesi buruzko bere 56 kontakizunek eta lau eleberrik itzal egin ziotela bere gainerako lanei.