Machado de Assis

Rio de Janeiro, 1839

Joaquim Maria Machado de Assis Brasilgo literaturan dagoen idazle ezagunenetako bat da. Rio de Janeiron jaio zen 1839an eta bertan bizi izan zen bizitza osoan zehar. Hori dela eta, portugesez idatzi zituen bere lan guztiak. Gaztetatik izan zuen gai intelektualekiko interesa. Hori dela eta, 1955ean, oraindik ere gaztea zela, Paula Brito liburudendan ibiltzen zen idazle talde batekin harremanetan jarri eta bere lehenengo olerkia “Um anjo” argitaratu zuen. Harrez geroztik, ezaguna izan da literatur genero asko landu izanagatik, olerkigintza eta eleberria esaterako, baina baita kronika, antzerkigintza, ipuina, kazetaritza, etab. ere. Machado de Assisek izugarrizko lana egin zuen XIX. mendeko Brasilgo politika aldaketaren kotalari gisa, eta errepublikak garaiko inperioa ordezkatu zueneko prozesu politiko eta soziala bikain kontatu zituen. Bazuen horretarako informazio nahikoa, gainera, Brasilgo estatuko administrazioan lanean ibili zen-eta. Bere lanei esker, Errealismoa deritzon eta Europan sortutako literatur mugimendua Brasilgo literaturan hedatzen lehena eta aitzindaria izan zen Machado de Assis. Horren adibide garbia daukagu Memorias Postumas de Bras Cubas (1881) lanean. Hortaz gain, beste lan batzuek ere ezagutarazi zuten idazle hau, hala nola Quincas Borba (1891) eta Dom Casmurro (1899) lanek. Hortaz gain, Brasilgo XIX. eta XX. mendeetako literatur-eskolentzat eredu eta iturri izan zen idazle honen obra eta, hori gutxi balitz, beste hainbat idazle ezagun brasildarrentzat (Olavo Bilac, Lima Barreto edo Drummond de Andrade) inspirazio-iturri nagusia bilakatu zen, baita nazioarteko beste zenbait idazlerentzat ere: John Barth eta Donald Barthelme, esaterako. [Idoia Aranburu Fernandez]