William Shakespeare

Stratford-upon-Avon (Ingalaterra), 1564

William Shakespeare (1564-1616) Ingalaterrako idazlerik ospetsuena da. Landu dituen literatur generoen artean olerkigintza eta antzerkigintza nabarmentzen dira. Warwick konderrian jaio zen, Stratford-on-Avon herrian hain zuzen ere. Bere ama lur-jabe esanguratsu baten alaba zen eta bere aita saltzailea. Lau anai-arreba izan zituen, hiru anai eta arreba bakarra. Lau semeek hezkuntza ona jaso zuten Stratforden. Shakespeareren formakuntza latinean eta literaturan ardaztu zen bereziki. 1582an ezkondu zen Anne Hathaway izeneko emakume batekin. Ondoren, Londresera bidaiatu zuen. Hor zegoela aktore moduan ospea lortu zuen. 1591-1611 urteen artean kokatzen da bere obra dramatikoa. Romeo eta Julieta Shakespeareren lehen tragedia izan zen. Horrek arrakasta handia lortu zuen eta bere dramarako dohaina erakutsi zuen. 1591-1594 artean lehen olerki liburua argitaratu zuen: Venus eta Adonis. Garai honetan egileak arazo ekonomiko larriak izan zituen, 1599tik aurrera konpondu zirenak. Urte honetatik aurrera bere obra landuenak idatzi zituen. Bere azken obrak tragediak izan ziren baita, baina desberdintasun bat zuten: amaiera ona zeukaten. 1616an hil zen Stratforden, baina bere obrak mendeetan zehar (gaur egun barne) aztertuak izan dira. Hau da, bere eraginak eta ospeak oraindik dirau. [Ehari Fernandez]