Iban Zaldua

Donostia, 1966

Iban Zaldua Donostian (1966) sortua da, baina Gazteiz du bizileku, non Euskal Herriko Unibertsitateko Historia irakasle lanean diharduen. Izan ere, idazlea eta historian lizentziatua da. Gainera, zenbait prentsa kolaborazio egin ditu (e.g. La Galleta del Norte, El País, Argia), bi irakurketa taldetako koordinatzaile da (Gasteizen eta Mondragoen), eta Volgako Batelariak literatur aldizkari elektronikoaren erredakzio kontseiluko parte. Hainbat genero landu ditu, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Dena dela, bere burua “ipuinlari” definitzen du, eta ez nobelista, berak kontaketak idazten dituela argudiatuz. Bere lehenengo obrak 80ko eta 90eko hamarkadatakoak dira: Patios (1987), Gasteizko Hiria sariaren jasotzailea; Historias de la ciudad de la niña que soñaba caballos (1988); eta bere lehenengo liburua, Veinte cuentos cortitos (1986), Gipuzkoa Aldundia saria eskuratu ziona. Alabaina, bere ipuinetaz gain, zenbait eleberri ere nabarmenak dira bere sorkuntza ibilbidean; hala nola, Si Sabino viviría (2005) edo Euskaldun guztion aberria (2008). Besteak beste, bere palmaresak hiru Euskadi sari hartzen ditu: Etorkizuna (2005), Literatura sailan; Azken garaipena komikia (2011), Gazte literatura sailan; eta Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar (2012), Saiakera sailean. Garaiti, 2015ean, bere hiru ipuin sartu zituzten “Best European Fiction 2015” antologian. [Ane Endaia]