Anjel Lertxundi

Orio, 1948

Filosofia eta Letra eta Irakaskuntza lizentziaturak dauzka eta idazlea, literatur kritikaria, kazetaria, gidoilaria eta telebista kontseilaria da. Euskal idazlerik ezezagunenetarikoa da, eta haren obrak eleberriak, ipuinak, artikuluak eta saiakerak biltzen ditu. Haur eta gazteeri zuzendutako lan asko idatzi ditu, eta itzulpengintzan ere aritu izan da. Haren lanek leku garrantzitsua ukan dute euskal literaturan. Halanola, 1970ean argitaratutako ​Hunik arrats artean ipuin-liburuak euskal alegia modernoari hasiera eman diola uste dute askok. Haren idatzietan absurdoa, errealismo magiko hegoamerikarra, antzerkigintza, neoerrealismoa bezalako influentzia ugariak aurkitzen ahal ditugu. Zarautzeko ikastolako zuzendari-ohia ere bada, eta 1979tik 1989ra Donostiko Magisteritza ikastegian Euskal Literatura eta Literatur Unibertsala eskolak eman zituen. EIE (Euskal Idazleen Elkartea)-ko sortzaileetariko bat izan zen 1982an eta elkartearen buru izan zen 1985arte. Lertxundik kazetaria izan den urteetan Egunkaria, Berria, Diario Vasco, El País, El Mundo, La Vanguardia, Diario 16, El Correo eta hainbat aldizkaritan argitaratu du. Honez gain, Diario Vasco, El Mundo, Donostiko Zinemaldiko aldizkaria, Egunkaria eta Berrian literatur eta zinema kritikak idatzi ditu. Telebistako gioilari eta aholkutzailea izateaz gain, bi filma zuzendu ditu: haren liburuan oinarritutako “Hamaseigarrenean, aidanez” 1984an eta “Kareletik” 1987an. Honez gain, blogaria da ere, eta haren blogan egunero Berrian idazten duen artikulua argitarazten du, eta honeri post-scriptuma eta idazketaren azalpena gehitzen dizkio. Bukatzeko, Euskaltzain kolaboratzailea da eta guztiz euskaltzain izateko proposatua izan da. [Amaia Aramburu]