Patxo Telleria

Bilbao, 1960

Francisco de Sales “Patxo” Telleria 1960ko uztailaren 22an jaio zen Bilbon. Pedagogia ikasketak bete zituen Deustuko Unibertsitatean eta baita Euskal Filologiako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hogei urte zituenean antzerki eta aktore lanekin murgildu zen eta ez da gelditu gaur egunera arte. Aktore izateaz gain gidoilari lanetan ere aritu izan da, esterako, Ez Dok Hiru Bikoteatroa (2017). Idatzi duen antzerki berriena, berriz, MUNDUBIRA izenekoa da (2019). Antzerkiez gain, filmetan ere gidoilari lanean ibili da; esaterako, Operación Concha (2017) edota Soinujolearen Semea (2018). Filmetan gidoilari lana egin baino lehenago, bere gaztearoan aktorea ere izan zen Lauaxeta, A los cuatro veintos (1987) eta 27 ordu (1986). Lan guzti hauek prestigioa eta sariak ekarri dizkio gure “Patxori”. Ez dago zertan esan beharrik, prestigio maila hau argi ikusten dela 2016an Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan baitzen, pregoi original eta umoretsu bat eginez. Orain dela bost urte, 2014an, Antzezlan Onenaren saria lortu zuen, Donostia Saria alegia, Lingua Nabajorum lanarekin. Hori gutxi balitz, lan horrekin ere, 2013an Euskarazko autorerik onenaren saria lortu zuen MAX Saria, alegia. [Endika Uriarte Orbañanos]