Harkaitz Cano

Lasarte-Oria, 1975

Euskal idazle ospetsua izateaz gain zinema eta telebista gioilaria ere bada. Gainera itzulpen lanak ere egin ditu hainbat autore ingelesen lanak euskaratuz eta ia bere obra guztia gazteleratuz. Harkaitz txikitatik izan da da liburuen zalea, bai irakurtzerako orduan bai idazterako orduan. Ikastetxean ikasten zuen bitartean Urruzno saria, Eusko Jaurlaritzak eskainia, hiru urte jarraian irabazi zuen. Behin institutuko ikasketak amaituta, Zuzenbide ikasketak egin zituen Donostiako Unibertsitatean. Aipagarria da berarentzat unibertsitate ikasketak ez zirela oso garrantzitsuak eta hobby bezala jardun zituela, berak argi zuelako idazlea izan nahi zuela. Unibertsitatean zegoela idatzi zuen bere lehen poema liburua, Kea behelainopean bezala (1994). 23 urterekin New Yorkera joan zen bizitzera eta bertan zegoela idatzi zuen bere bigarren eleberria, Pasaia blues (1999). Idatzi dituen liburu askotan New Yorken ezaugarriak nabariak dira. Jorratu dituen literatura estiloen artean poesia, eleberriak, ume eta gazteentzako literatura eta kontakizunak daude. Hainbat sari jaso ditu idazle bezala, besteak beste: Donostia Hiria (1993), Ignacio Aldekoa (1998), Euskadi Literatura Saria birritan Belarren ahoa monografiarengatik eta Orkestra lurtarra ipuinagatik. [Joseba Ponte Saenz]