Francoise Sureau

Paris (Frantzia), 1957

Francoise Sureau goi-mailako funtzionario, abokatu eta idazlea da. Saint-Louis-de-Gonzague eskolan eta Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan ikasketak amaitu ondoren, Administrazio Eskola Nazionalean onartu zuten. Fakultatean sartu aurretik, soldadutza egin zuen. Horren ostean, Estatu-kontseiluko “maitre de requetes” izendatua izan zen. Funtzio publikoa utzi zuen beste jardueretan aritzeko, hots; industrian 90ko hamarkadan eta horrez geroztik, abokatua eta idazlea izateko. Izan ere, 2014ko ekainean, Frantziako Estatu-kontseiluak eta Kasazio Auzitegiak abokatua izendatu zuten. Ondoren, Patrice Spinosirekin elkartu zen, hura ere kontseiluko abokatua baitzen, eta elkarrekin SCP Spinosi & Sureau sortu zuten. 2014. urtetik aurrera, eskubide zibilak aldarrikatzeko konpromisua hartu du; salbuespen egoeraren eta, oro har, errepresibotzat jotzen dituen neurri legegileen kontrako jarrera hartuz. Bere alegazio nagusiak Kontseilu Konstituzionalaren aurrean argitaratuak izan ziren 2017an, “Pour la liberté” izenburupean. 2015etik, astero idazten du zutabe bat La Croixen, Commentaire aldizkariaren idazketa kontseiluaren kidea da eta. 2004az geroztik, Lurreko Armadan dihardu, kolonel adituaren kargua duelarik. 2011 eta 2019 urteen bitartean, Atzerriko Legioko estatu nagusian jardun zuen, armadako estatu nagusiei bere zerbitzuak eskaini baino lehen. Pierre Claver elkarteko abokatu sarean parte hartzen du, bere emazteak, Ayam Sureauk sortutakoa. Elkartearen xedea bada estatu-errefuxiatuek “Frantzian bizitza (hizkuntza, historia, kultura orokorra, giza-kodeak, etab.) berreraikitzeko beharrezko ezagutza eta esperientzia guztiak beregana ditzatela”. François Sureau izan zen, 2016an, En Marcheren (Emmanuel Macronek sortutako alderdi politikoaren) lehenengo erredaktorea. 2019ko otsailaren 4an, Le Monde egunkarian plazaratu zuen Causseur-en Aurkako Legeari egindako salaketa, lege horren helburua zuzenbide penalak erabat zigortzen dituen arau-ahusleak (hots, Txaleko Horiak) zapaltzea dela salatzeko. “Manifestazioak mugatu nahi ditugu, ez indarkeriazko ekintzak” zioen. Eta gehitu zuen: "Gehiengo honetan edota gobernuan progresismoa non dagoen ez dakit; baina askatasun zibilen alorrean, behintzat, ez. Harrigarria iruditzen zait jendeak ez aurkitzea kontraesan politikorik populismoaren aurkako aldarrikapenen eta mota honetako legeriaren artean”. [Estibaliz Albero Escribano]