David Boulter

Nottingham (Ingalaterra), 1965

David Boulter 1965eko otsailaren 27an jaio zen Nottinghamen, Ingalaterran. Bere jaioterrian sortutako “Tindersitcks” post-rock taldeko kidea da. 1990. urtean Londresera joan zen bizitzera Stuart Staplesekin batera. 1998. urtetik Pragan bizi da. Boulterrek teklatuak eta perkusio instrumentuak jotzen ditu, organoa eta akordeoia, hain zuzen. Musika talde honen kide da sortu zenetik, hau da, 1991. urtetik. Nahiz eta 2003an taldea banatu, gaur egun berriz ere elkarrekin jotzen dute Europa osoko hainbat lekutan. Oso lan asko argitara eman dituen taldea da hau, kontzertu asko emateaz gain, disko asko plazaratu baitituzte, eta filmentzako soinu bandak ere egiten dituzte. Txikitatik telebistaren, filmen eta musikaren zalea da Boulter. Artista Britainiaren arabera soinu banda edo kanta egoki bat pertsonaia bat bilakatzen da. Identitate propioa duela, ez dela ekintzari emozioa gehitzeko tresna soil bat. Horrekin lotuta bi ipuin ditu musikari honek. Nire arreba eta Txokolatea deitzen dira lan hauek. Bi lan horiek narrazioan murgiltzeaz gain musikan ere murgiltzen dira. Bertan baxuak, bateriak edota ehundura psikodelikoak entzun daitezke, eta bi istorioetan Staples eta Boulter artisten ahotsek istorioen berri ematen diote irakurleari. [Unai Ibarluzea Irusta]