Wire

Londres (Ingalarerra), 1976

1976. urtean Graham Lewisen (baxua, ahotsa), Bruce Gilberten (gitarra), Colin Newmanen (ahotsa, gitarra) eta Robert Gotobeden (bateria) eskutik Wire izeneko taldea jaio zen. Sortu zirenetik urte bakar bat igaro zen haien lehen debuta lortu zutenera arte, Pink flag abestiarekin. Taldearen genero musikalari erreparatuz, punk rock estiloan nagusitu ziren baina beste hainbat genero ere landu zituzten. Bestalde, 70eko hamarkadan oso esanguratsuak bihurtu ziren landutako punk berritzailea zela eta. Aipatzekoa da ere punk generoan oso garrantzitsuak bihurtu zirela, izan ere, post-punk eta “art punk” generoen aitzindari bihurtu ziren. Talde britaniarrak duen berezitasun nagusia partaideek duten sormena da. Egindako kontzertuetan, konposizioetan eta grabaketetan berebiziko sormen ahalmena antzeman zitekeen garai hartako beste hainbat taldek egindakoarekin alderatuz gero. Nabarmentzeko beste datu bat urteetan zehar taldeak jasan behar izan zituen taldekideen banantzeak izan ziren. Wireko bi kidek 1980. urtean taldea alde batera utzi zuten, baina 1985. urtean elkartu, 1992an berriro banandu, 2000. urtean bigarren aldiz elkartu arte. Azken urteetan hainbat aldaketa esanguratsu gertatu ziren, esaterako, Bruce Gilbert ordezkatua izan zen Margaret Fiedler McGinnisgatik eta, hala ere, Object 47 lana argitaratzea lortu zuten. [Iñigo Larrea]